XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metalen teknologia ikertzerakoan Euskal Herrian dauzkagun datuak oso urriak dira.

Dena dela, bi aztarnategi ezinbestekoak azpimarratu behar dira metalaren prozesuak ezagutu nahi baditugu: Peñas de Oro-ko kastroa eta Alto de la Cruz-eko hiriska.

Peñas de Oro-n, non metaleko aztarnak, batez ere brontzezkoak hain ugariak diren, bi labe aurkitu ziren, ikertzaileen esanetan metala urtzeko labeak, brontzezko hondakinak berrurtzeko erabiliak, C mailan.

Alto de La Cruz-eko P II B hiriskako B 57 etxearen alboan azaldutako labea ere labe metalurgikotzat ematen du J. Maluquer-rek.

Bertan, eta labearen barnean, brontzezko bi totxoren pusketak aurkitu ziren.

Herriska honetan bertan eta maila diferenteetan brontzea galdatzeko moldeak topatu ziren.

Molde hauen bidez, aizkorak, gezi-puntak edo orratzak lortzen ziren.

Euskal Herri Osoan ogeiren bat molde bakarrik ezagutzen dira, oso eskasak metalezko materialen kopuru handiarekin parekatzen baditugu.

Metalezko tresna guztiak aipatzezkerotan zerrenda luze batean galduko ginateke.

Hiru talde handitan bana ditzakegu:

Apaingailuak: orratzak, eraztunak, belarritakoak, giltzaorratzak, botoiak, gerriko-plakak etab.

Lanabesak: aiztoak, golde-nabarrak, goraiziak, igitaiak, segak, aizkorak, e.a.

Guzti hauek asko ugarituko dira eta tresna berri asko sortuko dira burdinez egiten hasten direnean.

Armak: lantzak, gezi-puntak, labainak, ezpatak, e.a.

Azken multzo honetan ezin dugu aipatzeke utzi La Hoya-ko hilerria.

Bertan armez osaturiko ostilamendu ikusgarriak topatu dira, Miraveche-Monte Bernorio munduarekin loturik daudenak.

Bukatzeko ezin ahaztu urrearen metalurgia eta honek Euskal Herrian utzi dituen Axtrokiko ontziak.

Benetazko maisulanak, Eskoriatzako auzo batean aurkituak izan ziren eta analisiek diotenez Alemaniako Rhin ibaiaren inguruan eginak izango ziren gero Euskal Herrira nola iritsi ziren ez dakigularik.